XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onura Fiskalak birbatzen dituen otsailaren 14eko 9/1990 Foru Arauaren 5. artikuluko b) letrari, jarraian bezala idatzia:

3. Bost urtez amortizazio askatasuna izango da energi eraginkortasuna hobetzeko, elektrindarra autosorterazteko edo energia berrigarria aprobetxatzeko helburuekin instalazioetan, makinerian eta ekipo ondasunetan egindako inbertsioetarako.

9. Artikulua

Interes bereziko industriei eta industriaren kokapenerako lehentasunezko aldeei aplikagarriak zaizkien onura fiskalak.

Bat. - Interes berezikotzat jotzen diren industri iharduerek, baita industriaren kokapenerako lehentasunezkotzat jotako zonetan kokatzen diren industriek ere, ondorengo onura fiskal hauek jaso ahal izango dituzte:

a) Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Agiridunen gaineko Zerga.

Kuotaren % 95erainoko gutxiketa industria berrien kokapenerako edo dagoeneko badaudenen instalazioen zabalkuntzarako beharrezkoak diren egintza eta kontratuetarako.

Hobari honetatik sozietate eragiketak, ganbio letra eta berau ordeztu edo igorpen eginkizun bat betetzen duten agiriak salbuesten dira.

b) Sozietateen gaineko Zerga.

1. Inbertsioengatik bidezko diren kenkariez gainera, industria berrientzat kuota likidoaren % 65erainoko hobari bat, Zerga honi buruzko Foru Arauaren 35. artikuluan definitua, eman ahal izango da eta dagoeneko badaudenen zabalkuntzarako inbertsio berrien etekinei dagokien kuota likidoaren zatiaren % 65erainoko hobari bat, holakotzat zera hartuko delarik: instalazio berriak martxan jarri aurreko hirurteko batezbestekoaren gainean emanten den kuota likidoaren gehikuntza.

2. Inbertsio berriak edo aurrekoen zabalkuntza gauzatzen diren aktibo finkoko ondasunen amortizazio askatasuna.

c) Toki Tributuak.